Saltatu nabigazioa

Erresistentziak zirkuitoetan elkartzen

Jakina da zirkuitu elektrikoek ibai baten antza dutela:

  • Tentsioak uraren altuera adierazten du.
  • Intentsitateak ur fluxua adierazten du.
Irudian Bhagsunag urjausia ikusi daiteke. Bertan, altuera eta ur jario desberdinak dituzten ur saltoak bereiztu daitezke.
Jpatokal. Bhagsu Waterfall (CC BY-SA)

Gainera, Ohm-en legeak dio I=V/R formulak intentsitatea, tentsioa eta erresistentzia erlazionatzen dituela. Erlazio hau Falstad simulagailuaren bidez praktikan jarri dezakegu eta ondoko bideoan ikusiko duzu nola erresistentzia igotzen dugunean intentsitatea jaisten den.

Azpiko irudian klik egiten baduzu, bideoan ikusitako zirkuituarekin lan egin ahal izango duzu.

Falstad trsnaren bidez zirkuitu sinple bat simulatzen da. Tentsioa , 5 V-koa da eta errestentzia 2 OHM. Intentsiatatea 2,5 A-etakoa dela ikusi dezakegu.
Joxemi Andonegi (CC BY-SA)