Saltatu nabigazioa

Lortu nahi duguna

Denok ezagutzen dugu Nintendo markak saltzen duen Wii izeneko kontsola eta berarekin Nunchuk izeneko agintea erabili dezakegu. Aginte honek kontsolari posizioari eta mugimenduari buruzko informazioa bidaltzen dio eta, informazio honi esker, gure mugimenduek jokoan interpretatzen dira ekintza jakin bat egiteko (gezi bat bota, kolpe bat eman arerio bati, ...).

Irudian Wii nunchuck agintea eta Boardunio plaka bat konektatuta ikusten dira. Boardunino Arduinoren plaka kloniko bat da. Konexioa egiteko Weechuck edo antzeko adaptadorea erabiltzen da.
Ben Dalton. Wii nunchuck to Boardino (CC BY-SA)

Ondo dago joki horiekin denbora pasatzea, baina askoz interesgarriagoa da tresna horrekin gure asmakizunak egitea. Kasu honetan, Wii-aren agintearen biedez, serbomotore baten posizioa kontrolatuko dugu.

Irudian, hobbyrako mekanismoetan erabili daitezkeen bi serbomotore txiki ikusten dira
Kborer. Two hobby servo motors. (Jabari publikoa)

Beraz, zer egin dezakegu bi osagai hauekin?

Saiatuko gara aginte horrekin serboaren posizioa kontrolatzen, hau da: serboak jarrai dezan agintearen posizioa.

Alferrikako lanik ez egiteko bi osagaientzako liburutegiak bilatu beharko ditugu.