Saltatu nabigazioa

Motorra kontrolatzeko zirkuitua

Motorraren norabidea eta abiadura kontrolatzeko aginte bat behar dugu. Proposatutako zirkuituan bi aginte erabili daitezke:

  • Wii-aren Nunchuck agintea baduzu, balantza angelua erabili dezakegu motorraren norabidea eta abiadura kontrolatzeko. Horrela, nahikoa izango da eskumuturra biratzea motorra kontrolatzeko.
  • Ez baduzu halako aginterik, potentziometro xume bat erabili dezakezu. Horrela, nahikoa izango da gurpila biratzea motorra kontrolatzeko.

7. pin digitala erabiliko dugu bien artean aukeratzeko. Pin honetan seinalea badago, Nunchuck agintea erabiliko da eta seinalerik ez badago, potentziometroa erabiliko da.

Nunchuck bidezko kontrola

Nunchuck-a 2. UDan egin genuen moduan konektatuko dugu, hau da:

  • Data pina Arduinoren Analog 4 pinarekin (kable berdea).
  • Vcc elikadura pina Arduinoren 3,3V-eko pinarekin (kable gorria).
  • Lur pina Arduinoren lur pinarekin (kable beltza).
  • Clock pina Arduinoren 5 pinarekin (kable horia).
Nunchuk bidezko kontrolaren konexio eskema
José Miguel Andonegi. Konexio eskema Nunckuck erabiltzen (CC BY-SA)

Motorrari dagokionez, hau da konexio taula:

L293D pina Arduino pina Azalpena
1 10 Enable: motorra piztu edo itzaltzeko balio du. 10. pina PWM motakoa denez, abiadura kontrolatuko dezakegu analogWrite funtzioaren bitartez.
2 9 INPUT1: motorraren alde positiboaren kontrola egiteko
3 Motorraren konexio positiboa
6 Motorraren konexio negatiboa
7 8 konexio
8 Motorra elikatzeko erabiliko dugun iturria
16 5V Txipa Arduinotik elikatuko dugu