Saltatu nabigazioa

Segurtasun neurriak

Orain arte lau etapa "normalak" aztertu ditugu baina, zer gertatzen da babes neurriekin? Hasteko, komeni da aztertzea nolakoak diren segurtasunerako erabilitako sakagailu eta etengailuak. Botoi hauetan, egoera normala denean zirkuitua itxita dago eta langileak botoia sakatzen denean zirkuitua irekitzen da. Horrela, zerbait gertatzen bada (kable bat askatu, argia joan, ...) automatak ez du seinalerik jasoko eta posizio segurura itzultzeko prozedura aktibatuko du.

Emergentzia botoi gorria
Cjp24. Emergency stop button (CC BY-SA)

Programazioari dagokionez, arrisku egoera beste etapa bat bezala tratatu dezakegu. Sarrera batzuk ematen badira, egoera hau gaituko da eta egoera hau ezgaitzeko, prozedura zorrotzak jarraitu beharko dira. Hori ez dugu landuko adibide honetan eta, beraz, automata itzali eta piztu beharko da berriro lanean hasteko.

Behin egoera hori aktibatu dela, lehentasuna izango du beste etapekiko irteerak pizteko edo itzaltzeko garaian. Hala ba, seguruak ez diren ekintza guztiak ezgaituko ditu eta segurtasun egoerara iristeko beharrezkoak direnak gaituko ditu.

Goiko eta beheko testuetan azaldutako baldintzak KOP eskema batean jasotzen dituen irudia. Alde batetik, arrisku egoera aktibatzen duten baldintzak ikusten dira eta, beste aldetik, etapek eta arrisku egoerak irteerekin duten erlazioak jasotzen dira
José Miguel Andonegi. Arrisku egoera eta irteerak (CC BY-SA)

Goiko irudian ikusten denez:

  • SegurtasunEtengailua izeneko sarreran seinalerik jasotzen ez denean arrisku egoera gaitzen da.
  • Etapa1 marka aktibatuta badago eta arriskua ez badago gaituta, A+ aktibatzen da (zilindroa atera).
  • Etapa3 marka aktibatuta badago edo arriskua gaituta badago, A- aktibatzen da (zilindroa jaso).