Saltatu nabigazioa

Kontagailuak

Eragiketa bat zenbat aldiz egiten den edo kanpoko seinale bat zenbat aldiz iritzi zaigun kontatzea beharreko izan daiteke prozesu askotan. Edozein programazio lengoaian aldagai bat definitu dezakegu eta kontaketa programatu dezakegu, baina KOP eskeman bertan egiten badugu lan hau, gure eskema ulergarriagoa izango da eta mantenua errazagoa egingo zaigu.

Bost esku ikusten dira eta bakoitzak zenbaki bat adierazten du behatzekin (1, 2, 3, 4 eta 5)
OpenClipart-Vectors. Mano contando con los dedos (CC0)

Adibidez, bideoan agertzen den paketatze makinan, beharrezkoa izan daiteke pakete kopurua kontatzea

ABBAXWORLD. Agarbatti Box Packing Machine, Carton Collating and Over Wrapping Machine (CC BY-SA)

Beraz, gure helburua atzeraka zenbat aldiz egiten duen jarraian kontatzea da eta, kopuru jakin batera iristean, irtenbidea bilatzeko beste funtzionamendu modu bat aktibatuko dugu. Kontagailuekin lan egiteko hainbat bloke eskaintzen zaizkigu. Adibidez, bloke hau gorakako kontagailua da:

Gorakako kontagailu baten blokea. Sarreren eta irteeren esanahia aldameneko testuan azalduta dago.
José Miguel Andonegi. Gorakako kontagailua (CC BY-SA)

Hauek dira sarrera eta irteeren funtzioa:

Izena Sarrera/Irteera Datu mota Azalpena
CU Sarrera HIGH/LOW HIGH balioa jasotzen badu kontagailuari unitate bat gehituko dio; bestela, dagoen balioa berdin utziko du.
R Sarrera HIGH/LOW HIGH balioa jasotzen badu kontagailuari 0 balio emango dio; bestela, dagoen balioa berdin utziko du.
PV Sarrera Zenbaki osoa Kontagailuaren goiko muga.
Q Irteera HIGH/LOW Kontagailua goiko mugara iristen bada HIGH balioa hartuko du; bestela: LOW
CV Irteera Zenbaki osoa Kontagailuaren balioa. Display batean edo Serie monitorean erakutsi dezakegu.