Saltatu nabigazioa

8.1 IRTEERA DIGITALAK

Arduino UNO plakak, D0, D1, D2, ... , D13 ezizenaz prest ditu hamalau irteera/sarrera digital, plakaren goikaldean kokatzen direnak.

Sarrera/irteera digital hauek, erabilera desberdinetarako daude prestatuta: sarrera digital modura funtziona dezakete, irteera digital modura edota, horietako batzuk, irteera analogiko modura funtziona dezakete (∼ ikurraz adierazten direnak).

Horietatik,  D0 eta D1 serie komunikaziorako atazak izango dira. USB lokailuaren bitartez erabilita, serei komunikazioaren Rx eta Tx lerroak izango dira, datuak igorri (Tx) eta datuak jasotzeko (Rx) serie komunikazio atazak. Eta ez da bestelako erabilerarako horiek erabiltzea.

Gainontzeko sarrera/irteera atazak, bi talde nagusitan sailkatu daitezke:

  •  Sarrera - irteera digitala arruntak:
    • D2, D4, D7, D8, D12, D13
    • Bi egoera posible onartzen dituzte: High (1) edota low (0)
  •  Sarrera - Irteera digitalak eta irteera analogikoak (PWM atazak):
    • D3, D5, D6, D9, D10, D11
    • Sarrera-irteera digital modura bi egoera posible onartzen dituzte: High (1) edota low (0)
    • Irteera digital modura 256 balio har ditzazke (0-255) balio tartean. Aukera honen erabilera 8.3 alalean garatuko da.