Saltatu nabigazioa

8.9.2 CC motoreak gobernatzeko Arduino oskola

 "Dual DC Motor shield for Arduino" oskolak korronte jarraiko bi motore gobernatzeko gaitasuna du, abiadura, potentzia eta biraketaren norantza egokitzeko aukerak eskaintzen dituelarik.

Bi kanal gobernatzen ditu (A eta B ezizenaz definitzen direnak), non motore bana lotzerik izango ditugun (M1 eta M2 deituko ditugunak).

A kalanak D3, D9 eta D10 atazak gobernatzen dute. Aldiz, B kalanala D5, D2 eta D6 atazak gobernatzen dute.

Ikusi beheko taula aginteak nola kudeatzen diren ulertzeko


A kanala (M1 motorea)

D9 D10 D3  M1 motorearen egoera
1 1  x Geldirik (hith state)
0 0  x Geldirik (low state)
1 0  (0-255) Higitu (norantza: +); Korrontea M1(+)tik M1(-)ra joango da
0 1  (0-255) Higitu (norantza: -);  Korrontea M1(-)tik M1(+)ra joango da

B kanala (M2 motorea)

D2 D6 D5  M2 motorearen egoera
1 1  x Geldirik (hith state)
0 0  x Geldirik (low state)
1 0  (0-255) Higitu (norantza: +); Korrontea M2(+)tik M2(-)ra joango da
0 1  (0-255) Higitu (norantza: -);  Korrontea M2(-)tik M2(+)ra joango da

Esaterako: M2 motorea biratu nahi izanezkero norantza batetan eta abiadura batez, nahiko izango da D2=low eta D6=high egoeratan definitzea (sarrea digital modura); eta abiadura zehazteko, D5 sarrea analogiko modura erabilita, 0-tik 255-era bitarteko balioak emanaz kontrolatu ahal izango dugu.

Aldiz, motorea beste norantzan higitu ahal izateako, alderantziz definituko genituzke D2 eta D6 sarrera digitalen egoera: D2=high; D6=low; Abiadura: D5=(0-255)

Eta motorea gediarazteko, bi sarrera digitalak egoera berdinean definitzea nahiko izando da: D2= high; D6=high;  edota D2=low eta D6=low

M1 motorearen kasuan, jokabide berdina erabiliko genuke bainan D9, D10 eta D3 atazekin