Saltatu nabigazioa

Arduinorekin bateragarriak diren PLCak

Gaur egun, badaude merkatuan plaka programagarriak Arduinorekin bateragarriak direnak eta erabilera industrialerako egokituak. Zein dira produktu hauen ezaugarriak?

  • Hardwarea eta softwarea libreak dira. Hori dela eta, eskema elektrikoak, liburutegiak eta programa osoak erraz topatuko ditugu, eta Arduinok eskainitako IDE-an erabili ahal izango ditugu.
  • 5Vetan funtzionatu ordez, 24V-etan egiten du lan (instalazio industrialetan erabiltzen den tentsioa).
  • Ethernet konexioari esker, saren egin dezake lan. Horrela, errazagoa da PLC-ak beraien artean koordinatzea edo enpresako ordenagailuekin datuak partekatzea.
  • Erreleen bitartez, tentsio edo intentsitate altuagoak kontrolatu ditzakete (adibidez, 220V-etan lan egiten duen motor bat).

Tutorial honetan erabiliko dugun modeloa Controllino markakoa da, hain zuzen Controllino Maxi Automation pure modeloa. Hauxe da produktuaren datu orria eta, beste datuen artean, honako ezaugarriak dituela irakurri dezakegu:

  • 24V-etan elikatu behar dugu, beraz, gelako panelera konektatu dezakegu.
  • 18 sarrera digital ditu. Horietatik:
    • 12 modu analogiko edo digitalean erabili daitezke.
    • 4 bakarrik digitalak dira.
    • 2 digitalak dira eta abiadura azkarreko etengailu lanak egin ditzakete.
  • 18 irteera digital ditu. Horietatik:
    • 8 24 V-etan egiten dute lan eta elikatze iturritik hartzen dute korrontea barne konexioen bitartez (nahikoa da irteera nahi dugun elementura eramatea).
    • 10 potentzial askeko erreleak dira. Hemen, 24 V DC edo 220 V AC konektatu ditzakegu, gehienez 6 A-tan.
  • 2 sarrera analogiko ditu, 0-10 V-etan lan egiten dutenak.
  • 2 irteera analogiko ditu, 0-10 V-etan lan egiten dutenak.

Kontuan izan hau ez dela merkatuan topatu dezakegun PLC aske bakarra. Adibidez, Industruino edo Industrial Shields markek antzeko ezaugarriak dituzten produktuak eskaintzen dituzte. Hauetako edozeinekin, Lanbide Heziketako tailer batean topatu ditzakegun osagai elektro-neumatikoak arazorik gabe erabili ditzakegu.

Lanbide heziketako automatizazio tailer batean topatu ditzakegun hainbat tresna (erreleak, sakagailuak, zilindroak, elektro-balbulak, ...)
Joxemi Andonegi (CC BY-SA)