Saltatu nabigazioa

Muntaketa eta funtzionamendua

Muntaketa egiteko, programan erabili ditugun sarrera eta irteerak erabili beharko ditugu. Gogoratu programaren hasieran honako definizioak egin ditugula:

// Sarrera eta irteerak aukeratuko ditugu
#define a0 CONTROLLINO_DI0      // Ibiltarte amaiera
#define a1 CONTROLLINO_DI1      // Ibiltarte amaiera
#define b0 CONTROLLINO_DI2      // Ibiltarte amaiera
#define b1 CONTROLLINO_DI3      // Ibiltarte amaiera
#define S1 CONTROLLINO_AI0      // Sakagailua

#define Aplus CONTROLLINO_DO0   // Harila
#define Aminus CONTROLLINO_DO1  // Harila
#define Bplus CONTROLLINO_DO2   // Harila
#define Bminus CONTROLLINO_DO3  // Harila

Beraz, erabiltzen ditugun detektore, haril eta etengailuak programan adierazitako sarrera eta irteerarekin konektatu behar dugu ondoko eskemak adierazten duen bezala:

Eskeman, osagai bakoitza sarrera edo irteera batekin konektatzen da, goiko programa zatian adierazitako erlazioak jarraituz. Adibidez, a0 detektagailua DI0 sarrerara doa eta A+ harila DO0 irteerara. Horretaz gain, sarreren aldean dauden osagai guztiak (detektagailuak eta etengailua) 24Vetara konektatuta daude eta irteeren aldean dauden haril guztiak, lurrerea konektatuta daude. Azkenik, Controlino PLCa elikatzeko, 24V eta lurrera konekatuta dago elikatze elektrikoaren atalean.
Joxemi Andonegi (CC BY-SA)

Ondoko bideoan aztertutako zikloa martxan ikusi dezakegu