Saltatu nabigazioa

Labearen adibidea

Labearen Ladder eskema berriro ikusten dugu, baina oraingoan, sarrera eta irteerak X0, X1, X2, X3 eta Y0 dira, gero sortuko dugun programan izen horiek erabiliko bai ditugu. Azalpenak irudiaren azpian daude.
Joxemi Andonegi (CC BY-SA)

Ikasi dugunarekin kapazak gara labearen adibidea plcLib liburutegiarekin programatzen:

  • Hasteko, biegonkor bat daukagu: latch komandoaren bitartez piztu eta itzaltzeko sakagailuen azken seinalea "gogoratu" dezakegu (X0: piztu, X1: itzali).
  • X2 etengailua aurrekoarekin OR bitartez erlazionatua dago: orBit komandoa erabiliko dugu.
  • Aurrekoaz gain, ezin da egon piztuta X3 etengailua: andNotBit komandoa erabiliko dugu.
  • Azkenik, emaitza Y0 irteerara bidaliko dugu.