Orain gure arazoaren irtenbidea bilatuko dugu. Horretarako, egoera berri bat definituko dugu eta IrtenbideBila izena emango diogu. Egoera honek ezaugarri hauek izango ditu:
- Egoera hau gaitzeko, bost aldiz egin behar du atzeraka jarraian.
- Aurreraka egiten duenean egoera hau ezgaituko da baina kontagailua berdin mantenuko da, agian oztopo berdinean erori baitaiteke.
- Aurreraka 2 segundo jarraian egiten badu oztopoa gainditu duela suposatuko dugu eta kontagailua zerora itzuliko da.
- Gainera, kontagailua mugara iristen den bakoitzean irtenbidea norabide desberdin batetik bilatzen saiatuko da, hau da: aurrekoan ezkerretik saiatu bada orain eskuinetik saiatuko da.
Hala ba, IrtenbideBila egoeran kudeatzeko, honako eskema jarraituko dugu:
Eta norabidea aldatzeko, beste hau: