Saltatu nabigazioa

Ertzak

Kontaketa lana egin nahi badugu, gogoratu behar dugu automata etengabe dabilela lanean eta gure eskema milaka aldiz ebaluatzen dela segundo bakoitzean. Ez badugu hori kontuan hartzen, akats hau egin dezakegu:

Kontagailuaren sarreran elementu baten egoera konektatuta dago eta hori gaizki dago.
José Miguel Andonegi. Kontagailuaren erabilera okerra (CC BY-SA)

X0 sarrera piztuta badago (adibidez sakagailu bat) kontagailuari unitate bat gehituko zaio baina hurrengo zikloan (milisegundo batzuk pasata) berriro egongo da piztuta eta beste unitate bat gehituko zaio. Emaitza: kontagailua topera iritsiko da botoia sakatzen badugu.

Kasu hauetan ertz gorakor eta beherakorrak erabili behar ditugu. Ertzek egoera aldaketak detektatzen dituzte eta, adibidez, botoia sakatzean ertz gorakorra ziko bakar batean aktibatuko da. Hala ba, aurreko adibidearen arazkoa ez emateko, horrela egin behar dugu eskema:

Oraingoan kontagailuaren sarreran ertz gorakor bat dago (ondo)
José Miguel Andonegi. kontagailuaren erabilera zuzena (CC BY-SA)

  Sarreran ertz gorakor bat jarri dugunez, Y0 irteera pizteko, X0 botoia bost aldiz sakatu beharko dugu.