Kasu honetan, RS elementu bat erabiltzea komeni zaigu. Konfliktoa balego, komeni da Reset-ari lehentasuna ematea (segurtasuna dela eta).
- Set baldintza: 4. etapa aktibatuta egon behar du eta ezarritako itxarote denbora pasa behar da. Gainera, trantsizio baldintza bete behar da: langileak zikloa hasteko tenporizadorea sakatu behar du.
- Reset baldintza: 2. etapa aktibatzea.
Grafikoki:
Programatuta:
// 1. etapa
in(Etapa4); // 4. etapan bagaude (aurreko etapa)...
timerOn(t4,T_E4); // ... eta tenporizadorearen denbora pasa bada...
andBit(S1_zikloa_hasi); // ... eta S1_zikloa_hasi etengailua piztuta badago (1. trantsizio baldintza)...
latch(Etapa1, Etapa2); // Emaitza Etapa1 izeneko aldagaian gordeko da eta hurrengo etapa pizten bada, oraingoa itzaliko da.