Saltatu nabigazioa

Errepaso galderak

Ezetz asmatu?

Galdera

Zein da tenporizadore baten funtzioa?

Erantzunak

Programa gelditzen da aurrez ezarritako denbora pasa arte.

Elementu bat piztea edo itzaltzea atzeratzen du baina bitartean programa martxan jarraitzen du eta, tarte horretan, piztea edo itzaltzea deusezta daiteke.

Elementu bat piztea edo itzaltzea atzeratzen du eta bitartean programa martxan jarraitzen du baina, elementu hori piztuko edo itzaliko da bai ala bai.

Galdera

Esaldi hauetatik, zein da guztiz zuzena?

Erantzunak

TimerOn funtzioak elementu baten piztea atzeratzen du eta denbora mikrosegundotan adierazi behar zaio.

TimerOn funtzioak elementu baten piztea atzeratzen du eta denbora milisegundotan adierazi behar zaio.

TimerOff funtzioak elementu baten piztea atzeratzen du eta denbora milisegundotan adierazi behar zaio.

Galdera

Ondoko KOP eskemarentzako programa zuzena aukeratu

KOP eskema baten irudia. Beste elementuen artean, tenporizadore bat eta biegonkor bat agertzen dira
José Miguel Andonegi. KOP eskema (CC BY-SA)

Erantzunak

   inNot(X0); 
   timerOn(T1,100); 
   latch(E1, X2);
   out(Y0);

   in(X0); 
   timerOn(T1,100); 
   latch(E1, X2);
   out(Y0);

   inNot(X0); 
   timerOff(T1,100); 
   latch(E1, X2);
   out(Y0);

Galdera

Zer gertatzen da segurtasun etengailu bat zapaltzean?

Erantzunak

Zirkuitua irekitzen da.

Zirkuitua ixten da.

Kodifikatutako seinale bat igortzen da.

Galdera

Zer egin behar da arrisku egoera pizten denean?

Erantzunak

Irteera guztiak itzali.

Irteera guztiak piztu.

Egoera segurura joateko beharrekoak diren irteerak irteerak piztu eta besteak itzali.

Gaitu JavaScript