Oraingoan zirkuitu elektrohidrauliko xume baten kontrola programatzen saiatuko gara. Hau izan daiteke oinarrizko zirkuitu bat:
S1 eta S2 sakagailuen bitartez A+ eta A- solenoideak piztu edo itzali daitezke eta hauek 4/3 balbularen bitartez, zilindroaren mugimendua pilotatzen dute. Adibide xume hotetan, logika guztia kableen konexioan dago eta irtenbide egokiena da arazo xumeei aurre egiteko. Baina eskakizunak konplexuagoak eta aldakorrak direnean, komenigarriagoa da logika programatua erabiltzea (PLC baten bitartez). Kasu honetan, honako zikloa aztertuko dugu:
- Etengailu baten bitartez, langileak ziklo berri bat hasi behar dela adieraziko du.
- Zilindroa aterako da eta 5 segundo mantenduko da aterata.
- Zilindroa jasoko da eta 2 segundo mantenduko da jasota.
- Segurtasun etengailu bat izango dugu zikloa edozein momentuan mozteko. Etengailua normalki itxita egongo da eta, aktibatuz gero, zilindroa jasoko da.