Saltatu nabigazioa

3. etapa

Kasu honetan, SR elementu bat erabiltzea komeni zaigu. Konfliktoa balego, komeni da Set-ari lehentasuna ematea (segurtasuna dela eta).

  • Set baldintza: 2. etapa aktibatuta egon behar du eta ezarritako itxarote denbora pasa behar da.
  • Reset baldintza: 4. etapa aktibatzea.

Grafikoki:

Irudiak erakusten ditu aurreko testuan azaldutako baldintzak KOP diagrama batean.
José Miguel Andonegi. 3. etapa (CC BY-SA)

Programatuta:

  // 3. etapa 
  in(Etapa2);             // 2. etapan bagaude...
  timerOn(t2,T_E2);       // ... eta tenporizadorearen denbora pasa bada...
  latch(Etapa3, Etapa4);  // Emaitza Etapa3 izeneko aldagaian gordeko da eta hurrengo etapa pizten bada, oraingoa itzaliko da.