Erresistentzia baliokidea ez da erresistentzia erreala, kalkulu prozesuaren pausu bat besterik ez da. Behin zirkuitua sinplifikatu dugula, intentsitate, erresistentzia eta tentsio totala jakin dezakegu. Orain, egindako sinplifikazio guztiak desegin behar ditugu, pausuz pausu egindako bidea desegiten.
Gogoratu berriro:
- Seriean jarritako erresistentzia guztiek intentsitate berdina jasango dute.
- Paraleloan jarritako erresistentzia guztiek tentsio jausi berdina sortuko dute.
Azpiko aurkezpenak erakutsiko dizu pausuz pausu nola desegin behar diren sinplifikazioak aurreko adibidean.
1. IT kalkulatu
Orain, badakigu zein den zirkuituaren erresistentzia baliokidea eta kalkulatu dezakegu intentsitate totala.
I_T = \frac{V_{AB}}{R_T} = \frac{5}{250} = 0,02 A = 20 mA
2. R1 eta R6 ebatzi
Erresistentzia baliokidea kalkulatzeko emandako pausuak atzeraka eman behar ditugu eta, pausu bakoitzean, erresistentzia bakoitzaren tentsioa eta intentsitatea kalkulatuko dugu. R1 eta R6 seriean daudenez, intentsitatea badakigu eta erresistentzia bakoitzaren tentsioa kalkulatuko dugu.
VAC = IT·R1 = 0,02·150 = 3V
VCB = IT·R2 = 0,02·100 = 2V
3. R4 eta R5 ebatzi
R4 eta R5 paraleloan daudenez, tentsioa badakigu eta erresistentzia bakoitzaren intentsitatea kalkulatuko dugu.
I_1 = \frac{V_{CB}}{R_5} = \frac{2}{300} = 0,00667 A = 6,67 mA
I_2 = \frac{V_{CB}}{R_4} = \frac{2}{150} = 0,0133 A = 13,33 mA
4. R2 eta R3 ebatzi
Azkenik, R2 eta R3 seriean daudenez, bien tentsioa kalkulatuko dugu.
VCD = I1·R2 = 0,00667 · 150 = 1V
VDB = I1·R3 = 0,00667 · 150 = 1V