Bi erresistentzia paraleloan jartzen baditugu (R1 eta R2), ibaiaren ura bien arten banatzen da, eta urak bide errazena bilatzen duenez, ur gehiago joango da oztopo txikiagoa sortzen duen bidetik (erresistentzia baxuenetik). Hori bai, ura ez da inon galtzen, eta beraz, bi ur jarioen batura jatorrizko ur jarioa izango da, hau da:
I_{T} = I_{1}+I_{2}
Baina bide batetik edo bestetik joan, altuera berdina jaitsiko gara eta, beraz:
V_{T} = V_{1} = V_{2}
Aurreko bi ideiak elkartzen baditugu:
I_{T} = I_{1}+I_{2} => V_{T} / R_{T} = V_{1} / R_{1} + V_{2} / R_{2} => V_{T} / R_{T} = V_{T} / R_{1} + V_{T} / R_{2}
Beraz, esan dezakegu erresistentzia baliokidearen formula hau dela:
1 / R_{T} = 1 / R_{1} + 1 / R_{2}
Edo nahiago baduzu:
Formula hau azpiko zirkuituan aplikatuz, ondoko balioak lortuko ditugu:
Goiko irudian klik egiten baduzu zirkuitua martxan ikusiko duzu. Gogoratu goiko zirkuitua probak egiteko tresna dela: beldurrik gabe egin ditzakezu nahi dituzun aldaketak, hori baita ikasteko modurik interesgarriena.