Saltatu nabigazioa

Erresistentziak seriean

Bi erresistentzia seriean jartzen baditugu (R1 eta R2), ibaiaren ur guztia erresistentzia bakoitzetik pasako, lehendabizi R1etik eta gero R2tik. Erresistentzia bakoitzak oztopo egingo dio, eta beraz, bien emaitza batu behar dugu sortutako oztopo baliokidea (hau da, erresistentzia baliokidea) kalkulatzeko. Beraz, esan dezakegu:

Errestintzia baliokidea serian dauden erresistentzien batura da.

R_{T} = R_{1}+R_{2}

Azpiko simulazioan, bi zirkuitu baliokide ikusi ditzakezu. Ezkerreko zirkuituan, 10 Ωetako erresistentzia pare bat dago. Sagua jartzen baduzu beraien gainean, 250 mA-etako intentsitatea dariela ikusiko duzu. Eskuineko zirkuituan, 10 Ωetako erresistentzia baliokidea dago. Ohm-en legea aplikatuz:

sss

I = V / R = 5 / 20 = 0,25 A

Horregatik baliokideak dira bi erresistentziak: zirkuituaren intentsitatea berdina delako.

Bi zirkuitu ikusi ditzakegu, bata bestearen aldamenean. Ezkerreko zirkuituan 10 OHM-etako bi errestentzia daude seriean. Eskuinekoan, 20 OHM-etako erresistentzia bakarra. Bi zirkuituetan intentsitatea berdina da.
Joxemi Andonegi (CC BY-SA)

Zirkuitua martxan ikusteko, klik egin goiko irudian. Arreta jartzen baduzu goiko zirkuituetan, konturatuko zara edizio menuak agertzen direla. Saltsan ibili nahi baduzu, erresistentzien balioak aldatu ditzakezu edo, zergatik ez, zure zirkuitua zerotik sortu.