Saltatu nabigazioa

Zirkuituaren simulazioa

Aurreko kasuan, kalkuluak eskuz egin ditugu. Orain, Falstad simulagailua erabiliko dugu zirkuitua hobeto ulertzeko. Klik egin irudiaren gainean zirkuitua martxan ikusteko. Gogoratu:

  • Puntu horien abiadurak korrontearen intentsitatea adierazten du.
  • Koloreak tentsioa adierazten du.
Irudian aztertutako zirkuituaren simulazioa ikusi dezakegu. Kalkulatutako tentsioak eta intentsitateak kalkuluekin bat datozela ikusi dezakegu.
Joxemi Andonegi (CC BY-SA)