Jakina da zirkuitu elektrikoek ibai baten antza dutela:
- Tentsioak uraren altuera adierazten du.
- Intentsitateak ur fluxua adierazten du.
Gainera, Ohm-en legeak dio I=V/R formulak intentsitatea, tentsioa eta erresistentzia erlazionatzen dituela. Erlazio hau Falstad simulagailuaren bidez praktikan jarri dezakegu eta ondoko bideoan ikusiko duzu nola erresistentzia igotzen dugunean intentsitatea jaisten den.
Azpiko irudian klik egiten baduzu, bideoan ikusitako zirkuituarekin lan egin ahal izango duzu.