Saltatu nabigazioa

Zirkuitu mistoen ebazpena

Zirkuitu misto batean, erresistentziak seriean edo/eta paraleloan kokatuta egongo dira. Aurreko bi formulak aplikatuz, zirkuitua sinplifikatzen saiatuko gara, erresistentzia baliokidea topatu arte, hau da, erresistentzia guztiek egiten duten oztopo berdina egingo lukeen fikziozko erresistentzia.

Gogoratu:

  • Seriean jarritako erresistentzia guztiek intentsitate berdina jasango dute (ur bolumen berdina pasako da guztietatik).
  • Paraleloan jarritako erresistentzia guztiek tentsio jausi berdina sortuko dute (ura altuera berdina jaitsiko da).
Urjausi bat ikusten da. Altuera eta ur jario desberdinak dituen ur saltoak ikusten dira.
Forest Wander. Elakala Waterfalls (CC BY-SA)