Saltatu nabigazioa

Errepaso galderak

Ezetz asmatu?

Galdera

Zein da transistorearen abantaila nagusia erreleekin konparatuz?

Erantzunak

Potentzia handiagoa transmititu dezake

Azkarrago aldatu dezakete bere egoera (piztuta / itzalita)

Motorrak kontrolatzeko modu bakarra transistoreak erabiltzea da

Galdera

Nola kontrolatu daiteke motor baten abiadura Arduino bitartez?

Erantzunak

Arduinoren irteerak analogikoak dira eta, beraz, motorraren elikadura bertatik egin dezakegu

L293D txipak elikadura tentsioa kontrolatzen du eta, beraz, motorrari emandako tentsioa aukeratu dezakegu

L293D txiparen Enable konexioa Arduinoren PWM irteera baten bitartez kotrolatu dezakegu

Galdera

Ordenagailu baten elikatze iturria erabili nahi badugu gure muntaietan kontuan izan behar dugu:

Erantzunak

PS_ON kablea (berdea) lurrakin (beltza) konektatu behar dugu piztu ahal izateko

PS_ON kablea (berdea) 5 V-ekin (gorria) konektatu behar dugu piztu ahal izateko

 5 V-eko kablea (gorria) lurrakin (beltza) konektatu behar dugu piztu ahal izateko

Galdera

L293D txiparekin:

Erantzunak

Bi motor kontrolatu ditzakegu, baina biak tentsio berdinarekin elikatzen ditugunez, abiadura berdinean egingo dute lan.

Bi motor kontrolatu ditzakegu eta bakoitzarentzat elikatze tentsio desberdina erabili dezakegu

Bi motor kontrolatu ditzakegu eta biak tentsio berdinarekin elikatzen ditugu baina PWM teknikaren bitartez, bakoitzaren abiadura kotrolatu.

Galdera

Aztertutako muntaian potentziometroa erabiltzen dugu abiadura kontrolatzeko. Zer gertatuko litzateke potentziometroaren irteera L293D txiparen Enable sarrera kontatuz gero?

Erantzunak

Txipa erreko genuke

Abiadura kontrolatuko genuke, potentziometroaren irteera gradualki aldatzen delako.

Potentziometroaren bitartez motorra piztu edo itzaliko litzateke, baina abiadura ez genuke kontrolatuko.

Gaitu JavaScript