Motorraren norabidea eta abiadura kontrolatzeko aginte bat behar dugu. Proposatutako zirkuituan bi aginte erabili daitezke:
- Wii-aren Nunchuck agintea baduzu, balantza angelua erabili dezakegu motorraren norabidea eta abiadura kontrolatzeko. Horrela, nahikoa izango da eskumuturra biratzea motorra kontrolatzeko.
- Ez baduzu halako aginterik, potentziometro xume bat erabili dezakezu. Horrela, nahikoa izango da gurpila biratzea motorra kontrolatzeko.
7. pin digitala erabiliko dugu bien artean aukeratzeko. Pin honetan seinalea badago, Nunchuck agintea erabiliko da eta seinalerik ez badago, potentziometroa erabiliko da.