Saltatu nabigazioa

Zirkuitu integratua

L293D
Arduino datasheets. L293D txipa (CC BY-SA)

Transistoreak osagai diskretu moduan (solte) erosi daitezke eta nahi den zirkuitua muntatu, baina lantzen ari garen problemari erantzuna emateko, merkatuan topatu dezakegu nahi haina zirkuitu oso merke. Zirkuitu integratu edo txip izena ematen zaie eta, atal honetan, motorrak kontrolatzeko zirkuitu integratuekin egingo dugu lan.

Merkatuan bilaketa azkar bat eginez gero, motorrentzako zirkuitu ugari topatuko dituzu. Praktika honetan L293D izenekoa erabiliko dugu hori baita Arduinok hasiberrientzat eskaintzen duen paketeak ekartzen duena eta, oso merkea izateaz gain (2 € baino gutxiago), ezaugarri interesgarri hauek ditu (ikusi osagaiaren fitxa teknikoa):

  • Bi motor kontrolatu daitezke txip bakar batekin.
  • 30 V arteko motorrak erabili daitezke.
  • Oso txikia da (20x7mm).
  • Oso erraza da edozein proiektuan erabiltzea. Nahikoa da breadboard txiki batean ezartzea.

Aurreko atalean erabilitako erreleekin alderatzen badugu, aipagarriak izan daitezke ezaugarri hauek:

Ezaugarria Errelea Txipa
Zama izendatua 12 A 24 V-etan 600 mA 36 V-etan
Pizteko denbora (Set) 15 ms 1 μs
Itzaltzeko denbora (Reset) 5 ms 0,5 μs

Azkenik, aipatu behar da txip honen abantaila interesgarri bat: abiaduraren kontrola. Errele baten bitartez kontaktu bat itxi edo ireki dezakegu, baina behin itxi dugula, korronte osoa iritsiko zaio motorrari. L293D zirkuituarekin motorrari bidalitako korrontea erregulatu dezakegu eta, beraz, bere abiadura kontrolatu dezakegu.

Nola funtzionatzen du abiadura kontrolak?

Transistoreek zirkuitua itxi edo irekitzen dute, hau da, korrontea moztu edo %100ean pasatzen uzten du. Beraz, nola kontrolatu daiteke tentsioaren abiadura kontrolatzeko? Pultsu zabalera modulazio edo PWM metodoaren bitartez. Transistoreek hain azkar egiten dute lan piztu eta itzaltzeko ziklo azkarrak egin ditzakegula. Lan hori Arduinok egingo du PWM motako irteeran digitaletan analogWrite funtzioa erabiltzen badugu.

PWM motako 5 ziklo. Konezioaren portzentai denborak lortutako tentsioaren portzentaiarekin bat dator.
The arduino.cc team. PWM 5 steps (CC BY-SA)