Nunchuck-a 2. UDan egin genuen moduan konektatuko dugu, hau da:
- Data pina Arduinoren Analog 4 pinarekin (kable berdea).
- Vcc elikadura pina Arduinoren 3,3V-eko pinarekin (kable gorria).
- Lur pina Arduinoren lur pinarekin (kable beltza).
- Clock pina Arduinoren 5 pinarekin (kable horia).
Motorrari dagokionez, konexio taula aurrekoaren berdina izango da, hau da:
L293D pina | Arduino pina | Azalpena |
---|---|---|
1 | 10 | Enable: motorra piztu edo itzaltzeko balio du. 10. pina PWM motakoa denez, abiadura kontrolatuko dezakegu analogWrite funtzioaren bitartez. |
2 | 9 | INPUT1: motorraren alde positiboaren kontrola egiteko |
3 | Motorraren konexio positiboa | |
6 | Motorraren konexio negatiboa | |
7 | 8 | konexio |
8 | Motorra elikatzeko erabiliko dugun iturria | |
16 | 5V | Txipa Arduinotik elikatuko dugu |