Txip honekin bi motor kontrolatu ditzakegu. Goazen ikustera zertarako den txiparen pin bakoitza:
- Vss (16): pin honen bitartez txipa elikatuko dugu (5 V). Kontsumitutako intentsitate baxua denez, errazena Arduinotik elikatzea izan daiteke.
- Vs (8): pin honetan motorrak elikatzeko behar dugu tentsioa konektatuko dugu. Pilak erabili ditzakegu baina, aurrerago ikusiko dugun bezala, egokiagoa izan daiteke elikatze iturri baten bitartez lortzea behar dugun argi indarra.
- ENABLE1 (1): 1. motorra pizteko agindua emateko balio du.
- INPUT1 eta INPUT2 (2 eta 7): 1. motorraren konexioak kontrolatzeko balio dute.
- OUTPUT1 eta OUTPUT2 (3 eta 6): 1. motorra hemen konektatuko dugu eta biraketaren norabidea 2 eta 7 pinen bitartez kontrolatuko dugu. Aurrerago konexio eskema zehatza topatuko duzu.
- GND (4, 5, 15 eta 13): lurra.
- ENABLE2(9), INPUT3 (10), INPUT4(15), OUTPUT3(11) eta OUTPUT4(14): bigarren motorrarentzat dira (aurrekoen parekoak).
1. motorraren kontrola ulertzeko, egiaren taula hau kontsultatu dezakegu:
ENABLE1 | INPUT1 | INPUT2 | MOTORRA |
---|---|---|---|
LOW | edozein | edozein | Geldirik |
HIGH | HIGH | LOW | Aurrera |
HIGH | LOW | HIGH | Atzera |
HIGH | HIGH | HIGH | Geldirik |
HIGH | LOW | LOW | Geldirik |