Saltatu nabigazioa

Transistoreak eta zirkuitu integratuak

Aurreko atalean, erreleen bitartez, zirkuitu batean korrontea pasatzea edo ez pasatzea lortzen genuen. Ondoko bideoan ikusi dezakezunez, elementu baten mugimendu mekanikoaren bitartez lortzen zen, hau da: zirkuitua ireki ala ixteko, pieza bat fisikoki mugitzen zen kontaktu batetik bestera.

Mugimendu horren iraupena oso laburra da (ms batzuk), baina denbora luzeegia izan daiteke prozesu batzuen kontrol egokia egin ahal izateko. Beste aldetik, mugimendu horrek higadura sortzen du eta epe luzean pieza mekanikoak puskatuko dira. Adibidez, aurreko kasuan ikusitako adibidean erreleak "bakarrik" 20 milioi operazio egin ahal izateko diseinatuta daude eta tamainari garrantzitsua denean, txikiak mekanikoki ahulegiak izan daitezke.