Saltatu nabigazioa

8.0 EGOERA PROBLEMAK

Helburua: Sentsore analogikoak eta digitalak ezagutu eta egoera desberdinak ebazteko erabili

Sentsoreak inguruko magnitute fisiko baten informazioa jaso eta Arduino plakari informazio hori, kodifikatuta, igorriko dioten osagai elektronikoak dira.

Mota eta erabilera askotariko osagai elektronikoak izanik, orokorrean bi talde nagusitan sailkatu daitezke, jasotzen duten magnitute fisikoaren adierazpena Arduino plakari igortzeko formatoaren arabera. Horrela,  sentsore analogikoak eta sentsore digitalak bereiztuko ditugu

Adib: 

IZENA  SENTSORE ANALOGIKOAK SENTSORE DIGITALAK
Tenperatura sentsoreak Tenperatura sentsorea LM35
Hezetasun sentsoreak Hezetasun sentsore analogikoa Amt1001Psent DHT11 hezetasun sentsorea
Ukipen sentsoreak Ukipen sentsorea
Ultrasoinu sentsoreak HC-SR04 ultrasoinu sentsorea

Magnitute fisiko bakoitzaren informazioa ezaugarri eta zehaztasun desberdineko sentsoreaz jaso ahal izango da eta horietako bakoitzaren zehaztasunak fabrikatzaileren Data Sheet orrialdean irakurri eta ezagutu ahal izango da.

Kapitulu honen helburua, hainbat sentsore digitalal eta analogiko erabiltzeko zehaztasunak argitzea izango da, horiek erabiltzeko behar diren ñabardurak deskribatuz.