Gaiari buruzko galderak Galdera Zein luzapena izan ditzakete Arduinorentzako liburutegiek? Erantzunak Aukera 1 .h luzapena Aukera 2 .zip luzapena Aukera 3 .ino luzapena Aukera 4 Aurreko edozein Galdera Non bilatu ditzakegu liburutegiak? Erantzunak Aukera 1 Arduinoren garapen inguruan soilik, bai ordenagailuko bertsioan (IDE), baita Arduino Create lainoko zerbitzuan. Aukera 2 Arduinoren garapen inguruan edo Arduino webgunean soilik. Aukera 3 Arduinoren garapen inguruan, Arduino webgunean edo beste webgunetan. Galdera Liburutegiaren garapenari buruzko esaldi hauetako bat zuzena da. Zein? Erantzunak Aukera 1 Liburutegi bat Github edo antzeko zerbitzu batean garatua badago, garapenari buruzko konfiantza handiagoa izan dezakegu. Aukera 2 Liburutegia ez badago Github edo antzeko zerbitzu batean egina ezin dugu erabili gure proiektuetan. Aukera 3 Liburutegia Github edo antzeko bertsio kontrol sistema batean egotek ez du inolako garrantzirik. Galdera Arduino Create web zerbitzuan erabilitako liburutegiak... Erantzunak Aukera 1 ... ordenagailuan erabilitako IDE-an erabiltzen ditugun berdinak dira. Aukera 2 ... online bertsiorako bereziki garatuak izan behar dute. Ordenagailuko IDE-an erabiltzen ditugunak ez dute balio. Galdera Gure proiektuan liburutegi bat erabiltzeko... Erantzunak Aukera 1 ... nahikoa da #include komandoaren bidez .h fitxategi egokiari deitzea. Aukera 2 ... nahikoa da liburutegia proiektuari eranstea. Aukera 3 ... liburutegia proiektuari erantsi behar zaio eta #include komandoaren bidez .h fitxategi egokiari deitu behar diogu. Gaitu JavaScript