Saltatu nabigazioa

Servo liburutegia

Kasu honetan, liburutegia Arduino programazio ingurunean topatu dugu eta beraz, erraza izan da gure eskeman sartzea. Baina, nola ikasi dezakegu liburutegi hau erabiltzen?

Zure bilatzailean "Arduino servo" bilaketa egiten baduzu, tutorial pila bat topatuko duzu, baina dokumentazio ofiziala nahi baduzu, hauxe da kontsultatu beharreko orria (nire bilaketan bigarren posizioan agertu da).

Informazioa ingelesez dago, baina ez da zaila ulertzea zein den funtzio bakoitzaren zeregina

Funtzioak

  • attach() : serbo bat Arduinoren irteera digital bati eransteko.
  • write() : serboari angelu jakin batera joateko agindua emateko.
  • writeMicroseconds() : berdina, baina angelua eman ordez, pultsu elektrikoaren mikrosegunduak adierazten dira.
  • read() serboaren angelua irakurtzeko balio du (berez, jasotako azken agindua zein izan den esango digu).
  • attached(): esango digu ea serboa pin jakin bati erantsita dagoen.
  • detach() : serboa pin jakin batetik askatzen du.

Lortu dugu behar dugun guztia?

  • attach funtzioarekin adieraziko dugu zein PIN erabiliko dugun serboa kontrolatzeko
  • write funtzioarekin serboaren angelua kontrolatuko dugu

Badirudi ondo goazela!