Arduinorako programazio tresnan bertan hainbat liburutegi aukera zabala izango duzu. Kasu honetan serbomotoreak kontrolatzeko liburutegia bilatuko dugu. Horretarako hiru pausu hauek bete behar dira:
- Libraries sakatu eta nahi duzuna bilatu.
- Include botoia sakatu
- Zure fitxategiaren goikaldean #include agindua jarri dela egiaztatu.
#include aginduaren funtzioa, liburutegiak eskaintzen duena deklaratzea da, hau da, zein funtzio erabili ditzakegun eta zer datu behar dituzten. Horri esker, funtzio baten erabilera desegokia egiten badugu (beharrezkoa den datu bat ematen ez dugulako, akats bat dela eta funtzioaren izena gaizki jartzen dugulako, ...) aplikazioak errorea dagoela adieraziko digu.