Saltatu nabigazioa

Gure programa idazten

Ba al dakizu zer den fluxu-diagrama bat?

Fluxu-diagrama algoritmo edo prozesu bat burutzeko pauso guztiak irudikatzen dituen diagrama bat da, abiapuntu eta helmuga bakarra dituena. Urratsak modu ordenatuan irudikatzen ditu, horiek gezi batez lotuz.

Wikipedia

 

Softwarea garatzeko diagrama mota hau sarritan erabiltzen da, batez ere egin beharrekoa korapilatsua denean. Horrela, kontuan hartu beharreko faktore guztiak begi bistaz antzematen ditugu, eta errazagoa da akatsak topatzea edo hobekuntza posibleak asmatzea.

Gure fluxu-diagrama hauxe izango da:

Egin beharreko programaren fuxu diagrama. Azalpenak irudiaren azpiko testuan topatuko dituzu.
Joxemi Andonegi (CC BY-SA)

Diagraman, bi erabaki hartzen dira, bakoitza erronbo baten bidez adierazita:

  • Botoia ez badago sakatua, kalkulatutako Joystick-atik lortutako angelua serboari pasatzen diogu zuzenenan.
  • Botoia sakatuta badago angelua 90 baino handiagoa ote den begiratzen dugu.
    • Angelua 90º baino handiagoa bada, 180ºko angeluko posizioan jartzen dugu serboa.
    • Angelua 90º baino txikiagoa bada (edo 90º bada), 0ºko angeluko posizioan jartzen dugu serboa.