Denok ezagutzen dugu Nintendo markak saltzen duen Wii izeneko kontsola eta berarekin Nunchuk izeneko agintea erabili dezakegu. Aginte honek kontsolari posizioari eta mugimenduari buruzko informazioa bidaltzen dio eta, informazio honi esker, gure mugimenduek jokoan interpretatzen dira ekintza jakin bat egiteko (gezi bat bota, kolpe bat eman arerio bati, ...).
Ondo dago joki horiekin denbora pasatzea, baina askoz interesgarriagoa da tresna horrekin gure asmakizunak egitea. Kasu honetan, Wii-aren agintearen biedez, serbomotore baten posizioa kontrolatuko dugu.