Segundo-orratza
Serboaren makila segundo-orratz moduan erabili nahi badugu denbora zehaztasunez kontrolatu beharko dugu. Horretarako delay() funtzioa erabili genezake, baina orduan Arduinok ezingo luke beste edozer egin. Erronka izango da loop funtzioaren pasada bakoitzean kontrolatzea ea segundo bat igaro den eta, orduan, orratza kontrako aldera pasatzea.
Denbora kontrolatzeko, Chrono liburutegia erabili dezakezu eta lortu behar duzu segundo-orratzaren mugimendua segundoero gertatzea, nahiz eta egin beharreko beste lanen iraupena aldakorra izan. Modu honetan lan egiteak programaren planteamendua aldatzen du: etengabe gabiltza baloratzen denboraren iraupena eta momentu jakin batzuetan elementu jakin batzuk aktibatzen ditugu.