Saltatu nabigazioa

Argitasun sentsorea

Argia piztu nahi badugu gela iluna dagoenean, argitasuna nolabait neurtu beharko dugu. Horretarako, fotorresistentzia bat erabili dezakegu, hau da, argitasunaren baitan aldatzen den erresistentzia bat. Osagai hauek ez dira oso zehatzak, baina gure inguruan dauden hainbat gailutan erabiltzen dira (telebistak, mugikorrak, ordenagailuen pantailak,...) inguruko argitasuna neurtzeko eta gailuaren emisioa baldintza horietara egokitzeko. Argitasuna igotzen den neurrian, erresistentziaren balio jaitsiko da eta, beraz, korrontearen balioa handituko da. Ondoko formulak erlazionatzen ditu jasotako argiaren intentsitatea eta erresistentziaren balioa.

I / I0 = (R/R0)^(-gamma)

\frac{I}{I{0}} =\left ( \frac{R}{R{0}} \right )^{-gamma}

Oharra: I ez da korronte elektrikoaren intentsitatea; argitasunaren intentsitatea da (adib: lux-etan)

Erabiliko dugun sentsorea HW5P-1 modeloa izango da (® Shenzhen Haiwang Sensor Co.,Ltd) eta Arduinoren oinarrizko kit-ean topatuko duzu. Betiko moduan, fitxa teknikoa (.pdf - 174 KB) kontsultatzea komeni zaigu. Bertan datu interesgarri batzuk topatuko dugu. Adibidez elikatze-tentsioa (Vdd) 3-12 V artean egon behar du eta Arduinorekin 5 V erabiliko ditugunez, ez dugu arazorik izango.

Fotorresistentzia erabiltzeko, alde batetik 5 V tentsioarekin elikatuko dugu eta, beste aldetik, erresistentzia altu bat (1kΩ edo 110kΩ). Erresistentzia baino lehen, Arduinoren sarrera analogikoa konektatuko dugu. Horrela, puntu horretan dagoen tentsioa neurtuko dugu.

Fotorresistore baten muntai eskema. Fotorrresistoreari alde batetetik 5V iristen zaizkio. Beste aldetik bi kable ateratzen dira paraleloan: bat Arduinoren A0 pinera doa zuzenean eta bestea, 10KOHMetako erresistentzia bat batera eta ondoren lurrera.
Luis Llamas. Fotorresistentziaren muntaketa eskema (CC BY-NC-SA)