Saltatu nabigazioa

Errepaso galderak

Ezetz asmatu?

Galdera

Arduinorekin lan egiteko errele bat erabili behar badugu...

Erantzunak

Gehiez, 5V erabili ditzakegu, bai zirkuitu primarioan, bai sekundarioan.

Bakarrik korronte zuzena erabili dezakegu eta gehienez 24V.

Zirkuitu primarioan 5Vetan lan egiteko prest badago, errelea arazorik gabe erabili ahal izango dugu.

Zirkuitu primarioak 5Vetan egin behar du lan eta sekundarioan erabiltzen dugun potentziak ezin du gainditu errelearen fabrikatzaileak ezarritako muga.

Galdera

Ondoko esaldietatik bakarrik bat da zuzena:

Erantzunak

Errele baten konexio komuna tentsio jatorrira konektatu behar dugu, inoiz ere lurrera.

Errele baten konexio komuna tentsiora nahiz lurrera konektatu daiteke.

Errelea korronte zuzeneko zirkuituetan erabiltzen badugu, konexio komuna tentsiora nahiz lurrera konektatu daiteke baina korronte alternoan fasera konektatu behar dugu nahi ta nahi ez.

Galdera

Noiz asmatu ziren erreleak?

Erantzunak

XIX. mendean

XX. mendean

XXI. mendean

Galdera

NO kontaktuaren esanahia hau da:

Erantzunak

Normalki irekia, hau da, errelea itzalita dagoenean korrontea pasatzen da.

Normalki itxia, hau da, errelea itzalita dagoenean ez da korronterik pasatzen.

Normalki irekia, hau da, errelea itzalita dagoenean ez da korronterik pasatzen.

Normalki itxia, hau da, errelea itzalita dagoenean korrontea pasatzen da.

Galdera

NC kontaktuaren esanahia hau da:

Erantzunak

Normalki itxia, hau da, errelea itzalita dagoenean ez da korronterik pasatzen.

Normalki itxia, hau da, errelea itzalita dagoenean ez da korronterik pasatzen.

Normalki irekia, hau da, errelea itzalita dagoenean ez da korronterik pasatzen.

Normalki itxia, hau da, errelea itzalita dagoenean korrontea pasatzen da.

Gaitu JavaScript