Saltatu nabigazioa

Nola kalkulatu errele batek jasan dezakeen potentzia

Hasi aurretik, ondo irakurri hau:

Arrisku seinalea220 V-etan lan egiten dugunean, istripuak larriak izan ditzakegu. Osagaiak intentsitate jakin baterako diseinatuta daude eta, ampere kopuru hori gainditzen badugu, osagai bat erre daiteke eta sute bat sortu dezakegu.

Beraz, lanean hasi aurretik, jakin beharko dugu zein den gure osagaiek jasan dezaketen korronte edo potentzia maximoa eta horretarako bide ziurrena osagaiaren datasheet edo datu orria kontsultatzea da. Datu horri honetan, osagaiaren fabrikatzaileak datu tekniko sorta zabala jarri du eta batzuetan zaila izan daiteke topatzea behar duguna.

Gauza asko ikasi ditzakegu datu orri bat aztertzen. OMROM markaren datu horri honetan, modelo sorta baten informazioa biltzen da. Beste datuen artean, hau ikasi dezakegu G2RL-1A DC12 modeloari buruz:

  • DC12 atzizkia agertzen denez, hau dakigu zirkuitu primarioari buruz:
    • 12V erabiltzen dituela .
    • Baldintza horietan 50 mA kontsumitzen dituela (100 Ω-ko erresistentzia du).
    • 8,4 V baino gehiago jaso direla aktibatzeko.(%70)
    • 1,2 V baino gutxiago jaso behar dituela desaktibatzeko (%10)
  • 1A denez, hau dakigu zirkuitu sekundarioari buruz:
    • Polo bat duela eta erabilera orokorreko errelea dela (ez dira agertzen E edo H letrak).
    • 12 A jasan ditzakeela 250 V-eko korronte alternoan.
    • 12 A jasan ditzakeela 24 V-eko korronte zuzenean.

Orain zure txanda da. Zeintzuk dira G2RL-1A-E DC24 errelearen ezaugarriak?