Saltatu nabigazioa

Sentsorea kalibratzen

Berez, fotorresistentziak ez dira neurgailu zehatzak eta aukeratutako sentsorearen fitxa teknikoan ez da agertzen datu gehiegi intentsitate eta erresistentziaren arteko erlazioari buruz. Gainera ez dakigu oso ondo zein den gure problematik egongo den argitasun maila luxetan. Hori dela eta, askoz praktikoagoa da sentsorea probatzea erabilera baldintza errealetan eta lortutako balioekin gure programa kalibratzea.

Sentsorea gelaren leihotik gertu jarriko dugu. Horrela, pertsiana igotzean argitasun maila altuena neurtuko du eta jaistean, baxuena. Ez dugu jarriko lanpara sentsorearen gainean, baina bonbilla piztean, argitasuna igoko da eta sentsorearen neurketa igoko da. Neurketa egiteko, aurreko programa egokitu dugu:

/*
  Arduino eta automatak
  LH03: erreleak probatu. Erreleen eta argitasun sentsorearen funtzionamendua probatzeko programa.
*/

#define PIN_errelea 7

// Sentsorearen balioa gordetzeko aldagaia. 
int sentsorearenBalioa;

void setup() {
  pinMode(PIN_errelea, OUTPUT);

  // Ordenagailuare pantailara informazioa bidaliko dugu programaren funtzionamendua 
  // hobeto ulertzeko.
  Serial.begin(115200);
  Serial.println("Argitasun sentsorearen datuak:");
  Serial.println("");
}

void loop() {
  // Argia piztu
  digitalWrite(PIN_errelea, HIGH);
  delay(2000);
  sentsorearenBalioa = analogRead(A0);   // Sentsorearen balioa irakurri
  // Irakurritako datuak pantailatik ateratzen ditugu
  Serial.print(" Argitasuna piztuta: ");
  Serial.println(sentsorearenBalioa);

  // Argia itzali
  digitalWrite(PIN_errelea, LOW);
  delay(2000);
  sentsorearenBalioa = analogRead(A0); // Sentsorearen balioa irakurri
  // Irakurritako datuak pantailatik ateratzen ditugu
  Serial.print(" Argitasuna itzalita: ");
  Serial.println(sentsorearenBalioa);
}

Proba batzuk egin ondoren, ondoko balioak lortu ditugu:

Argia itzalita Argia piztuta
Pertsiana igota 955 962
Pertsiana jaitsita 142 842

Erabaki behar dugu non jarri behar dugun pizteko eta itzaltzeko muga. Bonbillak sortutako argitasun maila eguneko argia baino baxuagoa izan behar du, bestela zaila egingo zaigu bereiztea noiz den kanpoko argia eta noiz den lanparak sortutakoa. Guzti hau kontuan izanik, ondoko mugak erabiliko ditugu:

  • Piztu: argitasuna 300-tik jaisten denean.
  • Itzali: argitasuna 900-tik gora dagoenean.