Saltatu nabigazioa

Errelea probatzeko programa

Konexioak ondo egin ditugun probatzeko, ondoko programa erabiliko dugu. Plakaren dokumentazioan dioenez, 1. errelea maneiatzen duen pina 7 da. Pina hau aktibatzen denean 1. errelea ixten da eta korrontea kabletik pasako da.

#define PIN_errelea 7

void setup() {
  pinMode(PIN_errelea, OUTPUT);
}

void loop() {
  digitalWrite(PIN_errelea, HIGH);
  delay(2000);
  digitalWrite(PIN_errelea, LOW);
  delay(2000);
}

Probak egiteko, etengailua bat daukagu errelea aurretik eta beste bat ondoren:

  1. Lehendabizi probatuko dugu zirkuitu sekundarioan argindarrik eman gabe. Erreleen pilotuak piztu eta itzaltzen direla begiratuko dugu.
  2. Errelearen aurretik dagoen etengailua piztuko dugu. Konexioak ondo badaude ez da ezer gertatuko.
  3. Errelearen ondoren dagoen etengailua piztuko dugu. Etengailuaren pilotua piztu eta itzaliko da errelearen pilotuarekin batera.
  4. Azkenik, lanpararen etengailua piztuko dugu eta, noski, argia piztuko da Arduinok agintzen duenean.