5Vetik gorako tentsioa
Arduinokin egiten diren proiektu gehienetan tentsio baxuak erabiltzen ditugu. Sentsore, motor, serbo eta antzeko osagaiak potentzia baxukoak dira, eta 5V-tan egiten dugu lan arazorik gabe. UD honetan, potentzia handiagoa erabiliko dugu. Tailerrean dituzun osagai gehienak elektro-neumatikoak 24Verako diseinatuak daude (korronte zuzena), eta etxean ditugun tresna elektrikoek 220Vetan egiten dute lan (korronte alternoa). Gainera, osagaia batzuk potentzia handiak behar dituzte (motor handiak, berogailuak, ...) eta instalazioa gaizki eginez gero, istripuak izan ditzakegu. Hori dela eta, edozein lan egin aurretik, ondo aztertu behar ditugu erabilitako osagai guztiak eta ez dugu inoiz gainditu behar fabrikatzaileak ezarritako lan baldintzak.