Erabiliko ditugun osagaien potentzia jakinez gero, errele egokia aukeratu eta erosi dezakegu, baina oraingoan alderantziz egingo dugu: beste proiektu batetik hartutako erreleak erabiliko dugu eta kalkulatuko dugu zenbateko potentzia kontrolatu dezakegu.
Erabiliko dugun osagaia hauxe da: Catalex markaren Relay Shield edo errele plaka. Plaka hau, Arduinon ahokatzen da eta konexioak askoz errazago egiten dira. Argazki honetan, plaka eta Arduino ikusi ditzakezu, bata bestearen gainean.
Plaka honek akats nabarmen bat dauka: errele batek Arduinoren USB konexioa ukitzen du. Horregatik, komeni da zinta isolatzailea jartzea USM konexioaren gainean:
Plakan erabiltzen diren erreleak tianbo HJR-4102-L-5V modelokoak dira. Datu orriak dio 250 VACtan intentsitate onargarria 1A dela. Berez, 220V erabiliko ditugu, baina segurtasun handiago izate arren, ez dugu konektatuko 1A baino gehiago.
Baina, nola dakigu zenbat A konektatzen ditugun? Kasu honetan, bonbillak adierazten du 170mA kontsumitzen dituela. Bestela, potentzia jakinik:
I = \frac{P}{V}
Gure kasuan, 0,17 A 1 A baino gutxiago denez, lasai erabili dezakegu, baina komeni zaigu zein den erabili dezakegun potentzia maximoa:
P = I \cdot V
Hau da: 1 A ยท 220 V = 220 W
Errele hauekin, gehienez 220 W konektatu ditzakegu. Hortik gora, gehiegi berotu daiteke eta erre daiteke. Adibidez, ile lehorgailu batek 2.000 W kontsumitu ditzake. Holako apartu bat erabiltzen badugu, gutxienez sustoa izango dugu eta sua sortu daiteke.
Errele bakoitza Arduinoren pin baten bitartez kontrolatzen da:
Arduino PIN-a | Errele zenbakia |
D4 | 4 |
D5 | 3 |
D6 | 2 |
D7 | 1 |