Saltatu nabigazioa

POI proposamena: motor bat kontrolatu

Korronte zuzeneko motor bat kontrolatzeko, H zubi bat muntatu dezakegu. Zirkuitu hauetan, motorraren alde batean tentsioa dagoenean, bestean lurra egon behar du. Segun eta nondik jasotzen duen tentsioa, alde batera edo bestera biratuko du.

H zubi bat. 4 kontaktu daude (S1, S2, S2 eta S4) eta denak irekita daude. S1 eat S1 Motorraren ezkerraldeako tomari konektatuta daude, S3 eta S4, ordea, eskuinekoari. S1 eta S3 tentsio iturriari konektatuta daude, S2 eta S4, ordea, lurrari.
By Cyril BUTTAY - Own work, CC BY-SA 3.0, Link

Beraz:

  • Nola uste duzu egon behar dutela konexioak motorrak ibiltzeko?
  • Zein kasutan uste duzu gertatuko dela zirkuitulaburra?
  • Nola muntatuko zenuke zirkuitu bat motorra piztu, itzali eta norabidea aldatu ahal izateko?

Ikusi nola erabili dezakegun Relay Shield plaka Arduinorekin motor bat maneiatzeko.