Gaiari buruzko galderak Galdera Controllino PLC-etan programak garatzeko eta kargatzeko... Erantzunak Aukera 1 Aukera bakarra hauxe da: Arduinoren mahaigaineko IDE-an Controllino plakaren definizioa kargatu eta Controllino.lib liburutegia kargatu. Aukera 2 Arduino Web Editorea ezin da erabili, ezinezkoa baita plakaren definizioa kargatzea. Aukera 3 Aukera gomendagarriena mahaigaineko IDE-a erabiltzea da; Web editorea erabili daiteke baina, gaur egun, trikimailuak erabili behar dira editore honetan Controllino erabiltzeko. Galdera Ladder lengoaian sinbolo hau ikusten badugu: -| |- Erantzunak Aukera 1 Normalki irekia dagoen sakagailu bat erabiltzen ari garela esan nahi du. Aukera 2 Automatak jasotako seinalea datorren moduan pasako zaio hurrengo elementuari. Aukera 3 Automatak jasotako seinalea alderanztuta pasako zaio hurrengo elementuari. Aukera 4 Irteeran harila konektatuta dagoela esan nahi du. Galdera Ladder lengoaian sinbolo hau ikusten badugu: -|/|- Erantzunak Aukera 1 Normalki itxia dagoen sakagailu bat erabiltzen ari garela esan nahi du. Aukera 2 Automatak jasotako seinalea datorren moduan pasako zaio hurrengo elementuari. Aukera 3 Automatak jasotako seinalea alderanztuta pasako zaio hurrengo elementuari. Aukera 4 Irteeran harila konektatuta dagoela esan nahi du. Galdera Zein da sinbolo honen agindu baliokidea plcLib liburutegian? -(Y0)- Erantzunak Aukera 1 out(Y0); Aukera 2 outNot(Y0); Aukera 3 andBit(Y0); Aukera 4 in(Y0); Galdera Nola programatuko zenuke Ladder lerro hau plcLib aginduen bitartez? Zein da programa zati honen esanahia? inNot(X0); latch(Y0, X1); Erantzunak Aukera 1 X0 sakagailua EZ badago sakatuta, Y0 irteera aktibatuko da. X1 sakagailua sakatuta badago, Y0 ezgaituko da. Aurreko bi baldintzak batera gertatzen badira, Y0 ezgaituko da Aukera 2 X0 sarrerara une batez seinalea EZ bada iristen, Y0 irteera aktibatuko da. X1 sarrerara une batez seinalea iristen bada, Y0 ezgaituko da. Aurreko bi baldintzak batera gertatzen badira, Y0 gaituko da Aukera 3 X0 sarrerara une batez seinalea EZ bada iristen, Y0 irteera aktibatuko da. X1 sarrerara une batez seinalea iristen bada, Y0 ezgaituko da. Aurreko bi baldintzak batera gertatzen badira, Y0 ezgaituko da Gaitu JavaScript