Ladder eskeman, honako elementuak erabiliko ditugu:
- Etapa bakoitza biegonkor baten bitartez adieraziko dugu.
- Ibiltarte amaiera bakoitza sarrera sinboloaren bitartez adieraziko dugu.
- Etapa bakoitzaren ekintza irteera sinboloaren bitartez adieraziko dugu.
Beste aldetik, etapen aktibazio ordenatua horrela lortuko dugu:
- Etapa jakin bat aktibatzeko (Set) bi baldintza hauek bete behar dira: aurreko etapa aktibatuta egin behar du eta trantsizio baldintza bete behar da.
- Etapa jakin bat ezgaitzeko (Reset) baldintza bakarra dago: hurrengo etapa aktibatzea.
Baina hau aplikatuta, zikloa ez litzateke inoiz hasiko lanean, etapa bakoitza aurrekoa hasteko zain geratuko litzakeelako. Horregatik, R edo Reset botaren bitartez, laugarren etapa aktibatuko dugu (azkena) eta A- eta B- ekintzak gertatzen direla bermatuko dugu (zilindroak jaso). Horrela, zikloa automatikoki hasiko da lanean.