Controllinorekin lan egiteko, programazio ingurunea prestatu behar dugu. Horretarako, fabrikatzaileak martxa ipintze prozesuari buruz ematen gida azkarra irakurri beharko dugu.
Oharra: tutorial hau ez da martxa ipintze gida ofiziala
Bertan topatuko duzu martxa-ipintze prozesuari buruzko nondik-norako nagusiak baina, Controllino PLC bat erosten baduzu, produktuarekin datorren gida irakurri beharko duzu, hori baita fabrikatzaileak emandako dokumentu ofiziala
Controllino plakak ez dira agertzen IDE-aren plaka zerrendan. Horregatik, plakaren informazioa kargatu behar dugu. Zoritxarrez, plaka gehigarriak kargatzeko funtzionalitatea oraindik ez dago eskuragarri Arduinoren Web Editorean (behintzat ez 2018ko urtarrilean). Hori dela eta, ondoko bideoak azaltzen du zein den martxa-ipintze prozesua IDE-aren mahaigaineko bertsioan (zure ordenagailuan instalatzen duzuna).