Orain arte, Arduino erabili dugu plaka programagarri gisa, hau da, sarrera eta irteera batzuk maneiatu ditzakeen programa bat sortu eta plaka batean grabatzen dugu. Sarrera eta irteera horiek, 5 Vetako tentsioan oinarritutako seinaleak izango dira eta, nahiz eta erreleen bitartez zirkuitu sekundario bat maneiatu ahal izan, zaila egingo zaigu tresna hauekin erabilera industrial bat lortzea. Horrek ez esan nahi Arduino jostailu bat denik. Elektronika munduan eta potentzia baxuko tresna askotan Arduino edo berarekin bateragarria den plakak erabiltzen dira. Adibidez, 3Detako inprimagailuetan Arduino plaka baten bitartez kontrolatzen da serboen mugimendua baina orain, prozesuen automatizazioan erabiltzen den teknologiarekin hasiko gara lanean.
Beraz, zer da PLC bat?
Kontrolatzaile logiko programagarriak edo PLC-ak (ingelesez: Programmable Logic Controller) industria automatizazioan erabiltzen diren gailu elektronikoak dira. PLCak 1960ko hamarkadaren amaieran asmatu ziren, General Motors enpresan, industriak orduan ohikoak ziren kontrol sistemak (Erreleak, etengailuak, eta abar) ordezkatzerakoan teknologia berrietan aurkitutako konponbide eraginkorrak zirela eta
Wikipedia