Saltatu nabigazioa

Ladder digramaren itzulpena

plcLib Arduinorekin lan egiteko liburutegi bat da. Liburutegi honek funtzio bat eskaintzen digu Ladder eskeman agertzen den elementu bakoitzarentzat. Beraz, nahikoa da jakitea nola itzuli eskeman ditugun elementuak aginduetara. Esteka honetan, liburutegi honen erabilera duzu (ingelesez).

Sarrerak eta irteerak

Liburutegi hau plaka desberdinetan erabili dezakegunez, sarrera eta irteerentzako izen definituak ditu.

  • Sarrerak: X0, X1, X2, ...
  • Irteerak: Y0,Y1, Y2, ...

Aurrerago ikusiko dugu nola egin behar diren konexioak programan aukeratutako sarrera eta irteerak erabiltzeko.

Sarrera bat eta irteera bat erlazionatzeko, oinarrizko adibide hau ikusiko dugu:

#include <plcLib.h>
/* 
	Oinarrizko adibidea: sarrera eta irteera bat nola erlazionatu
*/ 
void setup()
{
	setupPLC(); // Sarrera eta irteerak prestatzen dituen funtzioa
}

void loop()
{
	in(X0);		// 0 sarrera irakurri
	out(Y0);	// 0 irteerara bidali
}

Adibide honetan, sarrera baten egoera (adibidez sakagailu bat) irteera batekin erlazionatzen dugu (adibidez haril bat). Bai sarrerak eta irteerak ezeztatu ditzakegu:

Irudian, sarrera eta irteera baten artean modu normala edo alderanztatuaren baitan eman daiezkeen lau konbinazio posibleak agertzen dira.
Joxemi Andonegi (CC BY-SA)
#include <plcLib.h>
/* 
	Oinarrizko adibidea: sarrera eta irteerak ezeztatzen
*/ 
void setup()
{
	setupPLC(); // Sarrera eta irteerak prestatzen dituen funtzioa
}

void loop()
{
	in(X0);
	out(Y0);
	
	inNot(X1);
	out(Y1);
	
	in(X2);
	outNot(Y2);
	
	inNot(X3);
	outNot(Y3);	
}